Gaurko saioa Delaware talde kataluniarrarekin hasten dugu, 2007. urtean sortzen dena eta momentuz disko bakarra aurkeztu diguna. Disko hau The MEtal Circus webgunean jarri dute doan deskargatzeko, 5 abestiz osatua dago eta Judas, Manowar eta horrelako talde klasikoen soinua berreskuratzen duena. "Little Big Horn" abestia horren adibidea dugu. Segidan Hamarkada Jaialdiari buruz mintzatuko gara, Herriko Burdina webzinearen 10. urteurrena ospatzeko antolatu dena. Bertan izango ditugun hiru taldeak, Elbereth, Nodrama eta Hilotz ditugu. Hauen inguruan hitz egingo dugu eta aperitibo modura aukera izango dugu auren musika entzuteko. Amaitzeko Black Tide talde amerikarren Heavy Metal proposamena izango dugu. Talde gaztea izan arren ibilbide dexentea dauka, eta "Ashes" abestian Bullet for my Valentine taldeko Matt Tuck abeslariaren kolaborazioa daukate. Gainerakoan, Black Dahlia Murder-en "Raped In Hatred By Vines Of Thorn", Phill Anselmo & The Illegals-en "Usurper's Bastard Rant", Bombus-en "Apparatus" eta Corpore-ren "Another Eternity"entzungo ditugu.
Addeddate
2013-05-17 21:00:26
Identifier
2013-05-17-metal-garrasia
Keywords
garrasia;metal;euskera;hamarkada;black tide;nodrama;bombus;delaware;phil anselmo and the illegals;corpore;herriko burdina;hilotz;elbereth;black dahlia murder